lunes, 25 de julio de 2016

Marcha al cuartel de Loiola en el aniversario de la defensa de Donostia en la Guerra Civil. ATZOKO ETA GAURKO FAXISMOARI EZ!!!

Coincidiendo con el aniversario de la entrega de los cuarteles de Loiola por parte de los militares a los milicianos Donostiarras que defendieron la ciudad ante el alzamiento Franquista en 1936, este Jueves 28 de Julio se realizará una marcha desde Gladys Enea (Cristina Enea) hasta los cuarteles donde se realizará un pequeño acto recordando lo sucedido y reivindicando la no repetición.

La marcha saldrá a las 18,00 desde Gladys Enea junto a Tabacalera



Duela 80 urte, gaurko egunean, barriukadak etra tiroak izan ziren Amara eta bereziki Urbieta kalean, Altxamendu Faxistari aurre egin baizioten donostiarrek eta bertako ezkerreko eragileek.
Gertakari haien 80.en urtemugan, oroimen ekimena hau bultzatzen dugun eragile soziopolitiko ezberdinek zera azpimarratu nahi dugu: Herritar horiek, ideologia ezberdinetakoak izanik (komunista, sozialista, libertarioa, abertzaleak, errepublikazaleak,...), indarrak batu zituztela elkarrekin faxismoari eta autoritarismo militaristari aurre egiteko. Askatasuna defendatu zuten. Herritar eta langileriaren eskubideak zanpatu nahi zituztenei aurre egin zieten, eta hori da hain zuzen gaur balioa bezala agerian jarri nahi duguna. Ezkerreko indar ezberdinen batasuna faxismoaren aurka, eta askatasunaren eta herritarren defentsan.
Loiolako Kuartelaren errendizioarekin amaitu zen garaipen huira gogoratzeko eta ospatzeko, datorren 28an arratsaldeko 18:00etan Gladys Parketik (Cristina Enea) martxa herritarra egingo dugu Lioiolako Kuartelaren aurrera eta bertan ekitaldia egingo dugu. Loiolako kuartelak hartzea, Donostiako Herriaren eta ezker ideologia anitzeko indar soziopolitikoen ekimena izan zen. Une hartako herritar askoren odolez eta geroko errepresio basatiez ordaindu zena hain zuzen.
Tamalez, gaur egun Europan eta gure inguruan faxismoa eta autoritarismoa berriro indartzen ari den une honetan, duela 80 urteko gertakariek gaurkotasun handia hartzen dute, eta egungo belaunaldi gazteentzat eredu bat dira. Are gehiago Espainia bezalako estatu batean, non frankismoaren oinordeko politikoak boterean egoteaz gain, beraien krimenak argitzeko inolako urratsik eman ez dutenenean gaur egun arte.
SINDIKATUAK
ELA, CNT, LAB, UGT, STE EILAS, ESK
ERAGILE SOZIALAK
Eusko Lurra, Euskal Memoriaren Plataforma Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren aurkako Mugimendua, Fundación José Unanue de CCOO de Euskadi, GKK, Gazte Komunistak-Juventudes Comunistas, Genozidioaren kontrako Taldea, Frankismoaren Aurkako Kereilaren Euskal Plataforma, Asociación Altafaylla Kultur Taldea, Durango 1936 Kultur Elkartea, Garraxika Taldea, Gernika Batzordea, Goldatu Elkartea, Intxorta 1937 Kultur Elkartea, Lau Haizetara Gogoan Elkartea, Víctimas del Genocidio de Donostia, Martxoak 3 Elkartea, Oroituz Andoain1936, Sanfermines 78 Gogoan, Egiari Zor Fundazioa, Euskal Memoria Fundazioa, Sare Antifaxista, Berriz 1936, Urduña 1936, Andikona 1936, Legazpia 1937, Asociacion Kattin txiki, Antikapitalistak, ELEAK/Libre, Ernai, EH Donbass Komitea, Oreretako Gazte Bloke Antifaxista.
INDAR POLITIKOAK


PCE-EPK, Eusko Ekintza, Podemos, Irabazi, Sortu, EHBildu, Equo Gipuzkoa, Ezker Anitza-IU, Askatasunaren Bidean, PCPE, EHK, Donostiako Elkarte Errepublikarra,